Jokin Eizmendik errekor berria egin du 200 kiloko kubikoarekin

Zarauzko Hitza 2018ko api. 9a, 11:45

Errekor saiakera egin zuen igande arratsaldean Jokin Eizmendi harri-jasotzaileak Aiako probalekuan. Bi jasoaldi lortu zituen 200 kiloko kubikoarekin, 3 minutuko txandan; Goenatxo II.aren harria erabili zuen marka egiteko. Josu Iparragirre Mendibil lasaotarrak ere bi jasoaldi lortu zituen, baina 213 kiloko errektangularrarekin, 3 minutuko txandan.

Jaialdian beste hainbat harri-jasotzailek hartu zuten parte beren erakustaldiekin: besteak beste, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi Kortaberri, Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopeteg Urra eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.

Argazkiak: Ibon Errazu