Atzerritartasunari buruzko hitzaldia asteartean

Zarauzko Hitza 2018ko api. 9a, 18:52

Abokatu aditu batek eskaniko du saioa, Etxezabalan, 18:00etatik aurrera.

Zarauzko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du. Bertan, abokatu aditu batek paperak lortzeko zer egin behar den azalduko dute, eta horren inguruko bestelako zalantzak argitu, besteak beste, familia berriz batzeko prozedura zein den eta nazionalitatea lortzeko izapideen nondik norakoez ariko dira.

Hitzaldia Etxezabalan izango da, asteartean (apirilak 10), 18:00etatik aurrera, eta atzerritarrei nahiz horiekin harremanetan duenei zuzenduta egongo da.