Administrari bat kontratatuko du Gurutze Gorriak uda sasoirako

Zarauzko Hitza 2018ko api. 13a, 13:46

Curriculuma aurkezteko azken eguna maiatzaren 1a da, eta bete beharreko baldintzetako bat da Gurutze Gorriko boluntarioa izatea.

Gurutze Gorriak administraria behar du uda sasoirako, Zarauzko eta Getariako hondartzetarako. Interesa dutenek maiatzaren 1a dute curriculuma bidaltzeko azken eguna, eta bete behar diren baldintzen artean dago Gurutze Gorriko boluntarioa izatea.

Lana uda denboraldirako denez, ekainaren 15etik irailaren 15era iraungo du kontratuak.