Punk doinuak izango dira nagusi igandean, Putzuzulon
2018-04-13 14:30 kultura
Zaratazarautzek eta Arraio irratiak antolatuta, kontzertu emanaldiak izango dira igande honetan Putzuzulo gaztetxean. Bertan, ondorengo hiru musika talde hauek ariko dira zuzenean: Managaitz (Zarautz), Arrotzak (Getaria) eta Silent Era (Oakland, AEB), hain zuzen ere. Oro har, punk doinu melodikoak eta ilunak jorratzen dituzte hirurek. Kontzertuekin 20:00 aldera hasiko dira.
2018/04/15 20:00
Putzuzulo gaztetxea | Zarautz