Dokumentalak aipatu salaketa egiteaz gain, gogoeta eta eztabaida bultzatu nahi du gizartean. Zentzu horretan, euskal tradizioko hainbat jarduera erakusten ditu dokumentalak: sokamuturra, ehiza eta arrantza txapelketak, idi-demak, bigantxak, desfileak edo zezenketak ditugu, besteak beste.
Askekintzak emanaldi ugari antolatu ditu ekainera arte, ahalik eta herri gehinetara iristeko asmoz. Ekainetik aurrera online ikusteko aukera egongo da dokumentala, eta, horrez gain, uda honetan ere Festak Ospatu Animaliak Askatu kanpainarekin lanean jarraituko dutela azaldu dute.