Etxean dira Erasmus+ proiektuko ikasle eta irakasleak

Zarauzko Hitza 2018ko api. 23a, 08:30
Orokietako eta Erasmus+eko ikasleak eskolako patioan. (Orokieta Herri Eskola)

Zarautzen astebete igaro ondoren, beraien etxeetara itzuli dira Erasmus+eko ikasle eta irakasleak. Orokieta Herri Eskolan izan ziren bisitan, YES proiektuaren barruan. Italia, Polonia eta Turkiatik etorri ziren 17 ikasle eta 9 irakasle.

Aste osoan zehar hainbat txango leku bisitatu dituzte, besteak beste, Balentziaga Museora, Zamudioko Teknologia Parkea edo Donostiako Ingeniaritza Fakultatea.