Eskubaloiko kadete neskak Euskadiko txapeldun

Zarauzko Hitza 2018ko api. 30a, 14:03
Kadete nesken garaipena, Kukullagan. (Zarauzko Eskubaloia)

Kadete mutilek Euskadiko azpitxapeldun postua lortu dute asteburuan, etxean jokatutako lauko finalean.

Lehen postua lortu dute kadete neskek Etxebarriko kiroldegiko 4ko finalean. Gainontzeko taldeak markagailuan oso gertu izan badituzte ere, Espainiako sektorerako lehen sailkatuak izatea lortu dute zarauztarrek. Bigarren postua etxeko taldea sailkatu da, hirugarren egin du Elgoibarrek, eta laugarren, Zumaiako Pulpo taldeak.

Mutilak ere fin aritu dira Aritzbatalde Kiroldegian, baina ezin izan zuten Irungo Bidasoa taldea garaitu larunbatean. Bigarren postua eskuratu dute etxekoek, Irungoen atzetik. Hirugarren sailkatua Usurbil izan da, eta Urdulizentzat izan da laugarren postua.