Izeta IV.ak irabazi du Bi Harri txapelketa

kudeatzailea 2018ko mai. 1a, 21:02
Izeta IV.ak eman dizkie altxaldi gehien bi harriei. (Amaia Urbieta Arruti)

Gaur arratsaldean izan dira harrijasotzaileak Aritzbatalde kiroldegian, eta aurtengoan ere Iruretagoienatarren etxean gelditu da Bi Harri baldarren lehiako txapela. 23 altxaldirekin, Hodei Iruretagoienarentzat izan da gaurkoan lehen postua. Hala ere, zarauztarrak ezin izan du aitaren marka gainditu (25 altxaldi).

Bigarren eta hirugarren postuak ere Izeta II.aren eskolakoentzat izan dira. Hurrenez hurren, Mikel Lopetegi Urra eta Beñat Peñagarikano Peña. Biek 22 altxaldi eman dituzte, baina Urra izan da bigarren, pisu gutxiago daukalako.

Sailkapena:

1. Izeta IV, 23 altxaldi

2. M. Urra, 22 altxaldi

3. Peña, 22 altxaldi

4. Kortaberri, 17 altxaldi

5. Guzta, 17 altxaldi

6. B. Telleria, 16 altxaldi

7. Mielgo, 16 altxaldi

8. Galarraga, 16 altxaldi

9. Izeta I, 13 altxaldi

10. Etxeberria, 12 altxaldi