'Eskalatzen… nola eta norekin' eskainiko dute Txiki Politen

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 9a, 14:16

Ikus-entzuneko emanaldiekin jarraituko du Pagoeta Mendizale Elkarteak, eta ostegun honetan, Eskalatzen… nola eta norekin aurkeztuko du Iker Madoz iruñar gazteak. Saioa 20:00etan izango da, Txiki Polit tabernan. 25 urte besterik ez dituen arren, alpinismoaren punta-puntan dabil. Motibazioa ardatz, Pirineotan nahiz urrutiko mendientan (Alpeak, Peru, Alaska…) egindako zailtasun handiko eskaladak erakutsiko ditu.