68ko Maiatzeko kartel originalak ikusgai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 9a, 17:24

68ko Maiatza deituriko gertakarien 50. urtemuga dela eta, Atellier Populaire sormen tailerrak ekoitzitako Paul & Annie Azoulay Bildumako kartel originalen erakusketa ireki du Photomuseumek. Erakusketa asteartean zabaldu zuten eta uztailaren 1a bitartean izango da ikusgai.