LGTBIfobiaren inguruko tailerra eta erakusketa egingo dituzte Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 14a, 15:30

Ostegun honetarako tailerra antolatu dute Putzuzulo Gaztetxean, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Erakusketa eta tailer parte hartzailea antolatu dituzte ostegun honetarako 'Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto delituei begirada orokorra' izenpean. Putzuzulo Gaztetxean izango da zita, 19:00etatik aurrera.

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, OSGI gorroto delituen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea da ekimen honen helburua. Horretarako, ondorengo gonbidatuak jardungo dira gaia lantzen: Lidia Fernandez (Fundación Triánguloko ordezkaria), Lola Dejavú (Mexikoko trans* ekintzailea), Mauricio (Hondoraseko errefuxiatua), Eider Perez, Udane Hermosilla eta Cristina Rueda (KooperAldarte taldeko kideak).