Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzek kontzertua emango dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 14a, 16:40
Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak IƱurritzan eskainitako emanaldi batean. (Zarautz Abesbatza)

Igandean, maiatzaren 20an, Zelai Ondon eskainiko dute Udaberriko Kontzertua abesbatza gazteek, 12:00etan. Txinpirin abesbatzak sei edo zazpi abesti kantatuko ditu, Leire Dominguezen zuzendaritzapean. Zarautz Txiki abesbatzak, berriz, beste zazpi kanta abestuko ditu, Antxon Sarasuaren eta Jaione Eskuderoren zuzendaritzapean.