Frantziako Liga, Ligako Kopa eta Kopa irabazi ditu Yuri Berchichek PSGrekin

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 15a, 17:37

Gehiegi jokatzeko aukerarik izan ez badu ere, Yuri Berchiche futbolari zarauztarrak hiru garaipen garrantzitsu lortu dituzte Paris Saint Germain taldean eginiko bere lehen denboraldian: Liga, Ligako Kopa eta Kopa. Zurrumurru asko zabaldu dira azken hilabeteetan bere etorkizunari buruz, antza denez hainbat klub daude interesatuta. Berchiche iaz iritsi zen Parisera, Realean maila handia erakutsi ondoren, eta, momentuz, 2021era arte du kontratua PSGrekin.