Vans Duct Tape jaialdia ospatuko dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 18a, 08:00
Vans Duct Tape Festival.

Vans etxeak Duct Tape jaialdia egingo du estreinakoz Zarautzen. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, surfarekin lotutako askotariko jarduerak izango dira. Batetik, longboard txapelketa jokatuko dute nazioarteko 16 surflarik, eta, bestetik, Vans etxeko hainbat surflarik eskuz eginiko beren taulak ekarriko dituzte. Era berean, skate eta musika saioak izango dira.