Duct Tape jaialdia, giro onean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 19a, 15:41

Vans etxeak Zarautzera ekarri du Duct Tape jaialdia. Igandea bitartean, surfarekin lotutako askotariko jarduerak ari dira egiten: longboard txapelketa, skate eta musika saioak, hondartza garbiketa, surfeko oholen erakusketa, eta abar. Gaur eguerdian, esaterako, doan banatu dituzte kamisetak, momentuan serigrafiatuta.