'Zuk' dokumentala emango dute asteazkenean Antoniano aretoan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 21a, 16:03

Hotz Zarautz Elkarteak antolatuta, dokumental emanaldia eta mahaingurua izango dira asteazkenean, maiatzaren 23an, 19:00etan. Krisi migratorioen hondamendiaren aurrean hainbat ekimen burutu dituzten boluntario taldeen testigantzaz osatutako ikus-entzunezkoa da Zuk.

Emanaldiaren osteko mahainguruan, Unax Blancok, Oraitz Garciak (Zaporeak Proiektuko kidea) eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoako kideek hartuko dute parte. Moderatzaile lanetan, berriz, Amagoia Gurrutxaga ariko da.