Ainhoa Garayarrek biolin errezitaldia eskainiko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 22a, 09:00
Ainhoa Garayar biolin jotzaile zarauztarra. (Ainhoa Garayar)

Imanol Urbieta musika eskolako aretoan izango da errezitaldia, 19:00etatik aurrera. Ainhoa Garayar Urdangarin ariko da biolinean, eta pianoan, berriz, Eva Pereda Ansa.

Larunbat honetan, hilaren 26an, biolin errezitaldia eskainiko du Ainhoa Garayar Urdangarinek Zarauzko Musika Eskolan, 19:00etatik aurrera. Mozart, Bach, Ysaye eta Sarasateren lanak joko ditu bertan, Eva Pereda Ansa piano jotzailearen laguntzaz. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.

Larunbatekoaz gain, hainbat emanaldi eskaini ditu Garayarrek maiatzean zehar. Besteak beste, Musikeneko orkestra sinfonikoarekin eta Tere Irastorza poetarekin. Duela gutxi JONDE (Joven Orquestra Nacional De España) orkestran hartu berri dute biolin jotzaile zarauztarra, eta azaldu duenez, etorkizunean biolin ikasketekin lotutako master ikasketak kanpoan egitea gustatuko litzaioke. Horretarako, Europan zehar ibiliko da datozen hiru asteetan, froga ezberdinak eginez.