Txaparrotan izena emateko epea zabaldu dute

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 22a, 10:40

Tokia mugatua izango da, eta Internetez eman daiteke izena. Haurrek ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean jokatuko dute txapelketa, eta helduek, berriz, uztaiaren 7an eta 8an.

Gerturatzen ari da Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa. Egunak zehaztuta daude, eta izena emateko epea, zabalik da gaurtik. Ekainaren 4ra arte egongo da izena emateko aukera. Hala ere, tokia mugatua dela gogorarazi dute antolatzaileek.

Ohi bezala, bi asteburutan banatuta jokatuko dute txapelketa. Haurrak izango dira lehenak, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, eta helduek (DBH3tik gora), berriz, uztailaren 7an eta 8an jokatuko dute.

Izena emateko kontu korrontea

Taldeko 30 euro ordaindu beharko dira, baina 8 partaidetik gorako taldeetan, partaide gehigarri bakoitzeko 3 euro gehiago haurretan, eta helduetan, 5 euro gehiago.

Hau da kontu korronte zenbakia: ES52 3035 0029 67 0290100798 (Laboral Kutxa)

Antolatzaileek hainbat baldintza zehaztu dituzte, eta txapelketaren webgunean daude ikusgai baldintza horiek eta baita izena emateko xehetasun guztiak ere.