Santamarinak 2018

Jakinarazi dituzte Santa Marina jaietako zozketen zenbaki saridunak

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 24a, 12:13

Amaitu dira santamarinak, baina oraindik haiez gozatzeko aukera izango dute festetako zozketen irabazleek. Izan ere, jakinarazi dituzte zenbaki saridunak. Bestalde, urdaiazpikoaren pisu zehatza ere asmatu du pertsona batek.

Santamarinako Komisiyuak jakinarazi ditu festetako zozketen zenbaki saridunak. Hauek dira, zehazki:

1.6.276

2. 0.164

3. 4.556.

4. 6.110.

Urdaiazpikoaren pisua, berriz, 5,010 kilokoa izan da, eta pisu zehatza asmatu duena, Maitane.
Jai batzordekoek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei, eta baita festak antolatzen lagundu dieten guztiei ere.