Zinemagintzan protestak izan duen lekuari buruzko saioa izango da Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 24a, 16:35

Ostiralean izango da saioa, maiatzaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, 80ko hamarkadan hainbat herrialdetan egindako zinemagintza aztertuko da: Txinako 5. belaunaldia, SESBeko zinema, eta garai hartan tabu ziren zenbait gai lantzen zituzten zinemagileek egindako filmak.