Urrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Malen Urkirik Espainiako Txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 28a, 11:00
Malen Urkiri hirugarren izan da Espainiako Txapelketan (Utzitakoa).

Espainiako Txapelketa jokatu da asteburuan Leganesen (Madril, Espainia), eta Ostadar taldeko Malen Urkiri gazteak bi domina lortu ditu aulki gaineko slalomean. Bata urrezkoa Osatadarreko bere taldekideekin batera, taldekako atalean, eta bestea, brontzezkoa, banakakoan.

Honakoa ez da urte honetan bereganatzen duen lehen lorpena. Martxoaren bukaeran, esaterako, Euskal Herriko txapeldun izan zen Oiartzunen modalitate berean.