Alba Menendez eta Andrea Zaldua Ligako txapeldun

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 28a, 16:08

Bera bera taldeko jokalariak dira bi zarauztarrak, eta asteburuan Lasesarre kiroldegian (Barakaldo, Bizkaia) Zuazo taldea garaitu ostean Ligako titulua lortu du bosgarrenez Donostiako taldeak.

Liga Granollerseko (Herrialde Katalanak) Mecalia Atletico Guardes taldearen puntuazio berarekin amaitu badute ere, bi taldeek sartu eta jasotako golen arteko aldeak donostiarrei eman die titulua.