'Gu ere bertsotan' ekitaldia egingo dute asteazkenean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 29a, 21:00

Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako Gu ere bertsotan egitasmoaren amaiera ekitaldia egingo dute bihar, maiatzaren 30ean, Aritzbatalde pilotalekuan. Guztira, LH 4, 5 eta 6ko 400 bat ikaslek hartu dute parte egitasmoan ikasturte osoan, Iñaki Gurrutxaga eta Maddalen Arzallus bertsolarien gidaritzapean. Aurten ere bi saio egingo dituzte amaiera ekitaldian; bata, 17:30ean eta, bestea, 19:00etan.