KaiolatikFest musika elektronikoaren jaialdia ospatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 31a, 11:30
Kartelaren egilea: Maider Leturiaga Angoitia.

Elektropeña, Rubio, Eddie Mae, Les Alsborregach eta Frances Be ariko dira musika jartzen arratsaldean eta gau partean.

Larunbat honetan, ekainak 2, egingo dute KaiolatikFest musika elektronikoaren jaialdia. Bi gunetan izango dira zuzeneko emanaldiak: 18:00etan Borghetton, eta 23:00etan, berriz, gaztetxean; gaueko saiorako sarrerak 5 euro balio du.

Arratsaldeko saioan Elektropeña eta Rubio izango dira musika jartzen; gauekoan, berriz, Eddie Mae, Les Alsborregach eta Frances Be.