Zinemaren historiako atal berri bat emango dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 31a, 17:35
Samira Makhmalbf

1990 eta 1998 urteen artean egindako pelikulak landuko dituzte Photomuseumen ostiralean, 18:00etatik aurrera. Horretarako, Zinemaren historiako hamahirugarren kapitulua emango dute, eta bertan, zeluloidearen azken urteek eman zutena lantzen da. Ekitaldi hau Aula programaren barruan antolatua da eta sarrera doakoa izango da.