Aldaketa klimatikoa izango dute hizpide Zazpi kultur aretoan

Zarauzko Hitza 2018ko mai. 31a, 20:00
Antxon Olabe.

Aldaketa klimatikoari eta trantsizio energetikoari buruzko hitzaldia eskainiko du ostiral (ekainak 1) arratsaldean Antxon Olabek, Zazpi kultur aretoan. Ekitaldia Mario Onaindia Fundazioak antolatu du, eta aurkezpen lanetan Felipe Juaristi idazlea ariko da. 19:30etik aurrera izango da.