KaiolatikFestek Borghetto ingurua girotu du

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 2a, 19:28

KaiolatikFest musika elektronikoaren jaialdia ospatzen ari dira. Arratsaldeko saioan Elektropeña (irudietan) eta Rubio aritu dira musika jartzen Borghettoko kioskoan. Gauekoan, berriz, Eddie Mae, Les Alsborregach eta Frances Beren txanda izango da; 23:00etan hasiko da, Putzuzulo gaztetxean, eta sarrerak 5 euro balio du.