Brontzezko domina lortu dute Aialako kadeteek

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 3a, 12:35
Aialako jokalariak garaipena ospatzen (Zarauzko Eskubaloia)

Kadete mailako Espainiako Txapelketako finaletik kanpo geratu ondoren, gaur 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izan dute Aiala ZKEko neskek. Eldan (Alacant) aritu dira jokatzen fase finala, eta azken partidan etxekoak izan dituzte aurka. Azkenean, 22-24ko emaitzarekin Zarauzkoak izan dira nagusi.