Erle multzo bat agertu da Geltoki Bideko parkean

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 3a, 20:31

Geltoki Bideko parkeko zuhaitz batean erle multzo bat agertu zen atzo. Gaur zintaz hesitu dute ingurua, eta erleak biltze aldera, kartoizko kaxa bat jarri dute eztiarekin zuhaitzean. Dirudienez, asteburuan Aritzbatalde inguruan ere beste erle multzo bat agertu da.