267 mila euroko laguntza jasoko du udalak 2014ko denboralearen kalteengatik

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 5a, 19:14
2014ko denboraleak malekoian eragindako kaltea (Aritz Mutiozabal).

2014. urte hasieran izandako itsas eta haize denboraleak kostaldean eragin zituen kalteengatiko diru laguntzaren zenbateko osoa jaso du adundiak Gobernu Zentraletik. Imanol Lasa bozeramaileak jakinarazi du foru erakundeak «lehenbailehen» ordainduko dizkiela zenbateko horiek lurraldeko udalei. Zarauzkoak, esaterako, 267.601,5 euro jasoko ditu; denboralearen eraginez, besteak beste, Iñurritzako oinezkoen pasabidea konpondu behar izan zuen udalak.