Artzain txakur lehiaketa egingo dute Talaimendin

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 6a, 12:20
Iazko artzain txakur lehiaketa, Talaimendin. (Aritz Mutiozabal)

Gure Sheepdog Trial artzain txakur lehiaketa jokatuko da asteburu honetan, Talaimendin, Zarauzko goiko kanpinaren ondoan. Border Collie txakurrekin lehiatuko dira parte hartzaileak; larunbatean (ekainak 9), 08:00etatik 17:00etara, eta igandean (ekainak 10), 08:00etatik 16:00etara. Probaz gain, ile- mozte erakustaldia, herri kirolak, artzain gazten salmenta eta taberna ere izango dira bertan. Sarrera doakoa izango da. Jexux Larrañaga zarauztarrak antolatu du egitasmoa, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.