Zarautz eta Getaria arteko errepidea erabat itxiko dute ostiral goizean

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 7a, 16:59

Ezponda batetik kendu behar diren lurra eta harriak erretiratzeko garabia handi bat behar dela eta "beharrezkoa" da errepidea ixtea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, ostiral goizean N-634 errepidea guztiz itxiko dute, 08:30etik 14:30 arte. Zarauzko noranzkoan dagoen tunelaren sarreran etengabeko luiziak gertatzen ari direla eta, lurra eta harriak kendu behar dira bertan kokatutako ezpondatik.