Zinemaren historiako atal berri bat Photomuseum

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 8a, 09:00

AEBetako zinema izango dute hizpide, 18:00etatik aurrera.

Zinemaren historiako zikloarekin jarraituko dute aste honetan ere Photomuseumen, Gela kulturaren difusiorako programaren barruan. Hamalaugarren atala eskainiko dute, 90eko hamarkadako AEBetako zinema ardatz duena eta, batez ere, efektuak hizpide dituena.

Saioa gaur (ekainak 8) izango da, 18:00etan hasita, eta sarrera doan izango.