Monte Albertiako ikasle eta irakasleak saritu ditu Tknikak

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 8a, 16:40
Ikasenpresa programako sarituak. (Monte Albertia)

2018ko ekintzailetza sarien barruan, Irekin eta Ikasenpresa programetan sari ezberdinak lortu dituzte Zarauzko ikastetxeko hainbat ikaslek eta irakaslek.

Ostegunean banatu zituen Tknikek 2018ko ekintzailetza sariak. Sarituen artean, Monte Albertia ikastetxeko hainbat ikasle zein irakasle daude. Ikasenpresa programaren barruan, Zarauzko ikastetxeko ikasleei Merkatu ikerketa eta Marketin Mix saria eman zieten, Pink Ladies Showroom proiektuagatik. Irekin programan (irakasleentzako ekintzailetza sariak), berriz, Leire Olagarai, Miren Odriozola eta Leire Betegi irakasleak sarituak izan ziren.