Aitor Garciak irabazi du gehiegi edatearen aurkako pegatina lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 13a, 18:00
Aitor Garcia Burcioren 'Gaueko tronpak ez zaitzala mamutu' lana.

Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren inguruko sentsibilizazio kanpainaren barruan, aurten ere festetan gehiegi edatearen aurkako pegatina lehiaketa antolatu du Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak. Guztira, zazpi lan aurkeztu dituzte, eta Aitor Garcia Burciori egokitu diote epaimahaiaren saria, Gaueko tronpak ez zaitzala mamutu leloa daraman pegatinari esker. Irabazleak 300 euroko bonoa jasoko du Murkileko dendetan gastatzeko.

Bigarren sari bat ere emango dute, Facebook bidez boto gehien jasotzen dituenarentzat. Horren berri bihar emango dutela jakitera eman dute Prebentzio arloko arduradunek. Saridunari 150 euroko bonoa emango diote Murkileko dendetan erosketak egiteko.

Erlazionatuak