Altsasuko gazteen auziaren epaia salatzeko bide mozketa egin dute

Zarauzko hitza 2018ko eka. 16a, 09:09

Altsasuko zortzi gazteei bi eta hamahiru urte bitarteko zigorrak ezarri dizkietela salatzeko, bide mozketa egin zuten atzo arratsaldean zenbait gaztek; Guardia Zibilak Zarautzen duen kuartelaren parean. Herrietan mobilizazio andana antolatzen ari da, eta Altsasu Gurasoak plataformak deituta, mobilizazio erraldoia izango da gaur Iruñean.