Zilarrezko domina eta intsignia jaso ditu Aitor Urbitarte 'Txangurro'-k

Espainiako Eskubaloi Federazioak zilarrezko intsignia eta domina eman dizkio Aitor Urbitarte 'Txagurro'-ri, kirol merituagatik. Amenabar Zarautz taldeko entrenatzailea izan da orain arte, baina datorren denboraldian ez du jarraituko. Ekitaldia Oropesa del Marren (Valentzia) izan da.