Irudietan: Pentsio duinen aldeko mobilizazio jendetsua, Zarautzen

Zarauzko hitza 2018ko eka. 17a, 17:03

Urola Kostako pentsiodunen plataformak deituta, pentsio duinen aldeko mobilizazio jendetsua izan da gaur Zarautzen. Antolatzaileen arabera, mila lagunetik gora batu dira protestara, eta hondartzaraino eraman dute bestelako pentsio sistema baten aldeko aldarria.