Uztailean autodefentsa ikastaroak egingo dituzte emakumeekin

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 18a, 10:58
Artxiboko irudian, autodefentsa ikastaro bateko unea

Doako ikastaroa bitan banatuko dute, bat 13-17 urte artekoentzat izango baita, eta bestea, 17 urtetik gorakoentzat. Iaz ere egin zuten autodefentsa saioa Parekidetasun Departamentuak antolatuta.

Uztailaren 3an eta 4an egingo dute autodefentsa ikastaroa 17 urtetik gorako emakumeekin. Uztailaren 10ean eta 11n, berriz, 13-17 urte artekoen txanda izango da.

Ordutegi bera izango dute denek: 10:30etik 14:30era. Lekua, bestalde, Aritzbatalde kiroldegiko aretoa dela jakinarazi dute, eta Esther Lopez Mongek emango ditu eskolak, euskaraz.

Parekidetasun Departamentuak antolatu du, doakoa da, eta izena emateko epea zabaldu dute. Parte hartu nahi duenak hiru bide ditu apuntatzeko: Zigordia kaleko 33. zenbakira joanda; Internetez berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita, nahiz telefonoz, 943-00 51 17 zenbakira deituta.