Imanol Urbieta musika eskolako jaialdia ospatuko dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 19a, 18:56
Imanol Urbieta musika eskolako ikasleak.

Aritzbatalde kiroldegian ospatuko dute Imanol Urbieta musika eskolako kideek ikasturte amaierako jaialdia, ostiral honetan. Bertan, hainbat ikasle eta irakaslek urtean zehar landutakoa erakusteko aukera izango dute, 18:30etik aurrera.