'Zinemaren historia' zinema zikloaren azken emanaldia izango da gaur

Zarauzko Hitza 2018ko eka. 22a, 08:30

Azken saio honetan, XXI. mendearen hasieran dokumentalek izan zuten indarra aztertuko dute.

Dorre bikien erorketaz geroztik, dokumentalak arrakasta handia izaten hasi ziren, errealitatea grabatzea modan jarri baitzen (telefono mugikorrez, zein bideokamerarekin). Arrakasta hori landuko dute, hain zuzen ere, gaur, 18:00etatik aurrera, Photomuseumen. Sarrera doakoa izango da, eta mende horretako hainbat dokumentalgile izango dituzte hizpide bertan.