Ur mozketa egongo da ostegunean

Datorren ostegunean, uztailak 5, ura moztuko da Alde Zaharra oinezkotzeko lanak burutzen ari diren eremuan. Ostegun gauetik ostiral goizaldera izango da, 23:00-05:00 bitartean. Honako kale hauei eragingo die mozketak: Zigordia kalea, Udaletxe paretik Salegi kaleko bidegurutzera bitartean; San Frantzisko kalea, Kale Nagusia eta Herrikobarra kaleen bitartean; eta, azkenik, Geltoki bideko 1 eta 9 zenbakien bitartean.