Halterofilia txapelketa herrikoia egingo dute aurten

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 4a, 11:15
Iazko halterofilia txapelketa, malekoian (Hitza)

VII. Jose Mari Illarramendi Saria jokatuko dute larunbat arratsaldean, malekoian. Aurten, ZKEko pultsolariez gain, halterofilia lantzen duen edozein herritarrek hartu ahal izango du parte.

Txapelketa herrikoi izaerarekin jokatuko dute aurten halterofiliako VII. Jose Mari Illarramendi Saria. ZKEko Halterofilia saileko pultsolariez gain, halerofilia bere kabuz gimnasioan lantzen duen herriko jendeak hartu ahal izango du parte. Aurten, beraz, ez dute beste kluben arteko txapelketarik egingo, orain arte antolatu izan duten bezala.

Larunbatean izango da, malekoian (Lecera parean), eta txapelketa herrikoiari 17:00etan emango diote hasiera; bi txanda egingo dituzte. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman ahalko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.

Aurretik, ordea, umeentzako jardunaldia egingo dute: iaz antolatu zuten lehen aldiz, eta aurten errepikatzea erabaki dute. Egitasmoaren helburua da haurrek halterofilia ezagutzean eta giro atseginean kirola egitea.

Urtero bezala, txanda eta txanda artean, ZKEko Herri Kirol saileko harrijasotzaileen erakustaldia izango da.

Hona hemen egitaraua:

14:30-15:00. Umeen izen ematea
15:00-16:30. Umeentzako halterofilia
17.00-18.00. Lehen txanda
19.00-20.00. Bigarren txanda
21.00. Sari banaketa
Tarteetan, ZKE Herri Kirol atalekoen erakustaldiak.