Jakoba Errekondok hitzaldi irekia eskainiko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 5a, 12:19
Jakoba Errekondo. (Ataria)

Udal baratzetan izango da saioa 11:00etan, eta baratzeei buruzko aholku zein informazio praktikoa eskainiko ditu.

Jakoba Errekondo adituak hitzaldi irekia emango du larunbat honetan, uztailak 7, 11:00etan Abendaño industrialdeko udal baratzetan. Honela, dagoeneko baratzeak lantzen ari direnek edo orokorrean landare zein baratzeen inguruan jakinmina dutenek, beren zalantzak argitu eta aholkuak zein informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute.