Esperientzia eta kalitatearen bermea

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 6a, 08:00
Induo enpresaren ataria. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Induo enpresa armairuetan eta sukaldeko altzarietan espezializatuta dago. Maila handiko produktuak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte, une oro modernizatuz eta berrituz.

Altzari garaikideak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen den Zarauzko enpresa bat da Induo. Armairuetan, jantzigeletan eta sukaldeetan espezializatuta daude, eta horiek guztiak neurrira egiten dituzte, bizitegi-proiektuetarako nahiz proiektu komertzialetarako. Urteak daramatzate lanean sektoreko profesional exijenteenekin; hala nola, barne-arkitektuekin, dekoratzaileekin, eraikitzaileekin eta barne-diseinatzaileekin.

Armairuen eta sukaldeen merkatuan maila oso altuan kokatuta dagoen marka da Induo, eta gaur egun 40 langile dituen industria-lantegi bat da. Zarauztik bi orduko erradioan aritzen dira lanean, sektoreko profesionalekin harreman zuzenean; Euskal Herri osoan ez ezik, Kantabriara eta Frantzia hegoaldera ere iristen dira.

Enpresaren helburua da beraien instalazioak une oro modernizatzea eta gaitzea, baita eskaintzen dituzten produktuen berritzea eta egokitzea ere. Horretarako, bertako nahiz nazioarteko makinaria eta erreminta azoketara joaten dira; izan ere, enpresak makinaria potentea du, eta garrantzia berezia ematen diote, gainera. Aparte, diseinu eta dekorazioko azoketara ere joateko ohitura dute; esaterako, Milangora (Italia).

Sektorean ibilbide luzeko esperientzia dute, kalitatezko produktu bat bermatuz. Horretarako, fabrikazioaren kontrol osoa egiten dute hasiera-hasieratik, materialik onenak aukeratuz, baita diseinua, fabrikazio prozesua eta azken akabera ere. Nagusiki eskaintzen dituzten zerbitzuak dira neurrira egindako armairuak, sukaldeak, jantzigelak eta apalategiak.

Enpresak 400 metro koadroko showroom-a du, eskaintzen dituzten altzari aukera zabalarekin. Bezero profesionalek bertatik bertara ikus ditzateke Induok diseinatutako eta ekoitzitako diseinuak, eta, hartara, esku artean dituzten proiektuak garatzeko erabat lagungarri egiten zaie. Horrekin batera, enpresako dekoratzaileek bilatzen ari diren horretarako gomendioak eta argibideak ematen dituzte, emaitza biribila izan dadin.

Induo enpresa Zarauzko Maria Etxetxiki kaleko 7. zenbakian dago, suhiltzaileen egoitzaren parean; eta beraien ordutegia ondorengoa da:astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 19:30era, eta larunbatetan, 09:30etik 13:00etara. Haiekin harremanetan jartzeko hainbat bide daude: 943-89 56 73  telefonora deituta edo 943-13 28 26 fax zenbakira zein induo@induo.es posta elektronikora idatzita. Informazio zabalagoa jasotzeko, www.induo.es webgunea bisitatu daiteke.