Irudietan: Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketa jokatu da Zarautzen

Zarauzko hitza 2018ko uzt. 7a, 21:11

Bihar, igandean, jokatuko da I. Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako finala Legazpin.

Gaur egun osoan zehar I. Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketa jokatu da Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Bi mailatan banatuta parte hartu dute pilotariek, adimen urritasuna dutenak alde batetik, eta gurpildun aulkian dabiltzanak bestetik. Denera 12 kirolarik parte hartu dute talde bakoitzean, eta hurrengoak sailkatu dira bihar Legazpin finala jokatzeko

Adimen urritasuna dutenen mailan Susana Berra eta Jurdan Arakistainek, Lorea Iribar eta Itziar Huegunen aurka jokatuko dute finala bihar. Gurpildun aulkien mailan berriz, Javier Etxezarretak eta Beñat Lizasok, Sahatsa Vazquez eta Edorta de Anta izango dituzte aurkari.