Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da asteazkenean, Mutrikun

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 10a, 19:03
Zarauzko arraunlariak Getarian. (Onintza Lete Arrieta).
Eskualdeko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek parte hartuko dute estropadan.

Bihar, uztailak 11, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Mutrikun. Bertan lehiatuko dute eskualdeko traineruek ere: beteranoetan, Zumaia eta Zarautz-Badok 13 ariko dira; emakumezkoetan, Orio; eta gizonezkoetan, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.

Beteranoen txandarekin hasiko dira estropadak bihar, 18:00etan. Segidan, emakumezkoen traineruak ariko dira hiru txandatan banatuta, eta bukatzeko, gizonekoen 11 traineru ariko dira, beste hiru txandatan.

Beteranoak izango dira Gipuzkoako Traineru Txapelketako bandera jokatzen aurrenak. Hiru traineru ariko dira txanda bakarrean: Fortuna, Zumaia eta Zarautz-Badok 13.

Emakumeetan bederatzi traineru ariko dira Gipuzkoako bandera lortzeko lehian, eskualdekoa bakarra da: Orio.

  • 1 txanda: Tolosaldea, Hernani eta Lapurdi
  • 2 txanda: Hondarribia, Donostiarra eta Hibaika.
  • 3 txanda: San Juan, Orio eta Arraun Lagunak.

Gizonezkoetan 11 arraun taldetako traineruak ariko dira Gipuzkoako bandera nork irabaziko; tartean dira Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia. Kasu honetan ere, hiru txandatan banatuta ariko dira.

  • 1 txanda: Lapurdi, Hibaika eta Mutriku.
  • 2 txanda: San Juan, Getaria, Zarautz eta Zumaia
  • 3 txanda: Hondarribia, Orio, Donostiarra eta San Pedro.