Agility probak egingo dituzte asteburuan, Astin

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 12a, 16:38
Txakurren kirol proba, Astin. (Euskadiko Agility Kluba)

Txakurren kirol probak egingo dituzte asteburu honetan, Espainiako Agility Txapelketarako XI. eta XII. proba puntuagarriak, hain zuzen ere. Astiko kirolgunean izango da, futbol zelai artifizialean atonduko duten zirkuituan: larunbatean, 14:00etan hasiko dira, eta igandean, berriz, 09:00etan. Egitasmoa Askizu Agility Club elkarteak antolatu du.