Alazne Diez Muñizen hitzaldia eta liburu aurkezpena, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 12a, 16:57
Alazne Diez Muñiz. (Hodei Torres / Hiruka.eus)

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Alazne Diez Muñiz antropologo plentziarra ariko da hizlari Photomuseumen. Era berean, La memoria, herida abierta. Guerra Civil y Franquismo bere liburua aurkeztuko du. Saioa 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.