Badok13 taldeak Plentziako bandera irabazi du

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 15a, 11:12

XI. Karmengo Ama Ikurriña irabazi zuen atzo Zarautz Arraun Elkarteko beteranoen Badok13 taldeak, Plentziako uretan. Erlojupeko estropada izan zen, eta Zarauzkoek 13:05:05eko denborarekin irabazi zuten; bigarren postuan Getxo sailkatu zen, 5 segundora, eta hirugarren Arkote, 16 segundora. Gaur harrera egingo diote herrian, 13:00etan, Musika plazan, eta, jarraian, udaletxeko balkoian jarriko dute atzo irabazitako bandera, baita astean zehar irabazitako Gipuzkoako Txapelketakoa ere.

Bestalde, KAE1 ligako jardunaldi berri bat jokatu zuen Enbatak atzo, Pedreñan (Kantabria). Bigarren txandan lehiatu ziren Gari Urangaren mutilak, eta bigarren postuan amaitu zuten beren estropada, etxeko ontziarengandik ia 11 segundora. Orokorrean, seigarren tokian sailkatu ziren atzokoan, eta ligako sailkapen orokorrean ere seigarren postuari eusten diote.